viernes, 11 de enero de 2019

Bizkaibuseko langileen greba suspenditu egin da

EMB enpresaren langile gehienek bozketa orokor batean erabaki dute enpresaren azken proposamena onartzea eta haien hitzarmen kolektiboa berritzea. EMB enpresako langileak Bizkaibus enpresan lan egiten dute, ezkerraldeko eta meatzaldeko linietan, zonalde hauetako herritarrak (autobusa hartzen dutenak bereziki) izan dira kaltetuenak greba honengatik baina urtarrilaren 8tik aurrera lasai daude, greba suspenditu baita.
Argazkia: Bizkaia.eus

Enpresaren azken proposamenari baiezkoa ematea proposatu zuten CCOO eta UGTko kideek eta egindako bozketan baiezkoak irabazi du. EMB enpresako 190 kidek baiezkoa eman dute eta 130k ezezkoa baina hala ere, baiezkoak kideen %59ko laguntza izan du. 

EHUko ikasleak izan dira kaltetuenak greba honengatik, izugarrizko ilarak egon baitira autobus geltokietan astelehen eta ostegunetan azken bi hilabetetan. Euskal Herriko Unibertsitatean azterketak direla eta egun guztietan greba egitea proposatu zuten EMBko langileek baina azkenean akordio batera iritsi direlako ez da grebarik egongo. Unibertsitateko ikasleek ez dute arazorik izango Leioara joateko.

domingo, 6 de enero de 2019

Medikuntzako fakultate berria Basurton eraikitzea erabaki du EHUk

Nekane Balluekak, EHUko errektoreak, adierazi berri du Medikuntzako fakultate berria Basurton  (Bilbon) eraikiko dela, ospitalaren alboan. 2019 urtean hasiko dira fakultate berria eraikitzen eta 2024-25 kurtsorako prest egongo dela adierazi du errektore ordiziarrak. Aldaketa handia izango da medikuntzako ikasleentzat, Leioari agur esango baitiote eta haien ikasketak Bibon jorratzeko.

Bizkaiko medikuntza fakultatea. Argazkia: Foku.

Hori dela eta, Medikuntzako fakultatea ez da Leioan egongo, hura bota egingo baitute 2023-24 kurtsoa amaitzen denean. Oraindik ez dute erabaki zer eraikiko duten Medikuntzako fakultatea dagoen lekuan. Bizkaiko kanpusak beste fakultate berri bat egiteko aukera izango du eta ikasle gehiago izan ditzazke. Filologia, arkitektura eta historia ezin dira ikasi Bizkaian, baliteke 2024-25 kurtsotik aurrera karrera horientzako fakultate berri bat egitea, Bizkaian ikasle gehiago egoteko asmoz.

Medikuntzako fakultateak agur esango dio Leioari eta Bilbon kokatuta egongo den hirugarren fakultatea izango da. Beste biak Bilboko ingeniaritza eskola (San Mames zelaiaren ondoan dagoena) eta Ekonomia eta enpresa zientzien fakultatea (Sarrikon kokatuta dagoena) dira.

IFTTT Instagram-Flickr errezeta

Instagram eta Flickr argazkiak argitaratzeko sare sozialak dira, Flick sare soziala zaharragoa da (2000ko hamarkadan sortu baitzen), Instagram, berriz, denbora gutxi dauka hamarkada honetan sortu da eta jarraitzaile kopuru handia du. Biak arerioak dira, konpetentzia, Flickrek iraganean oso erabilia zen baina Instagram argia atera zenean, jarraitzaile asko kendu zizkion.

Instagramek euren arteko bataila irabazi du, haien aplikazioa munduan ezagunagoa eta erabiliagoa dela Flickr baino. Hala ere, ez dugu Flickr eta Instagramen arteko areriotasunaren inguruan hitz egingo, Instragramen publikatzen diren argazkiak Flikr-en ere publikatzeko aukeraren inguruan baizik.

Errezeta laburra eta erraza izango da (Instagramen eta Flickren kontu bat izatea beharrezkoa da noski), IFTTT aplikazioaren laguntzari esker, aplikazio honek eragin asko baitu prozesuan, hura gabe ezin izango zelako prozesua gauzatu. Lehenik eta behin, IFTTT aplikazioa deskargatu Google Play aplikazioaren bitartez eta bertan sartu beharra dago, Instagram aukeratu eta ondoren, Instagrameko argazkiak Flickren publikatzeko prozesua aukeratu behar da.

Prozesua aukeratu eta gero, Instagramen eta Flickren sartu beharra dago, bi sare sozialetan partekatu nahi den argazkia aukeratu behar da. Flickren zabaltzeko lotura aukeratu eta bertan publikatzen da ere. Oso prozesu erreza eta sinplea da IFTTT aplikazioari esker.

Zachary Weinerrek Instagrameko argazkiak Flickren publikatzeko bideo bat youtuben publikatu zuen. Bideoa luzea da, 27 minutukoa, baina prozesua oso modu ordenatuan azaltzen du. Weinerrek oso astiro eta ondo azaltzen du prozesua eta pertsona batzuei oso lagungarria izan zaie.

martes, 11 de diciembre de 2018

Giza Eskubideen gutunaren 70.urtemuga gogoratzeko martxa bat egin dute Bilbon

Atzo 70 urte bete ziren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuela Nazio Batuen Erakundearen Batzak Nagusiak, eta gertaera horren garrantzia nabarmentzeko asmoz ekitaldiak eta mobilizazioak antolatu zituzten munduko hainbat tokitan, horietako bat Euskal Herria izanik. Bilbon manifestazio jendetsu bat egin zuten, horrez gain, Eusko Jaurlaritzak ekitaldi instituzional bat egin zuen.

Atzo Bilbon egindako manifestazio jendetsua. Argazkia: Foku.

Bilboko mobilizaziora gizarte eragileek deitu zuten, giza eskubideen urraketak salatzeko helburua baitzuten. Hori dela eta, adierazpenaren 70.urtemugaren harira nazioartean egin den kanpaina baten aldarrikapenekin bat egin dute.

Antolatzaile batzuen adierazpenak jaso ditugu: "Oso urrun gaude adierazpen hori bere osotasunean betetzetik. Are gehiago, nabariak dira giza duintasunaren aurka egin diren atzerapausoak".

jueves, 6 de diciembre de 2018

Bizkaibus enpresak greban jarraituko du hilabete honetan

Bizkaibus enpresak greban jarraituko du, enpresa nafarrak hilabete hontako astelehen eta ostegunetan greba egingo duela adierazi du, azaroan egin zuen bezala. Horrez gain, Santo Tomás egunean, egun osoan greba egingo dute Bilbobus eta Pesalur enpresekin batera, beste egunetan ez bezala, egun horietan grebak bakarrik goizeko lehen orduetan eta arratsaldeko azken orduetan izango baitira. 
Kolak 2318 autobuseko geltokian. Argazkia: EITB.

Bizkaibusek bost egunetan egingo du greba hilabete honetan. Grebak abenduaren 10, 11, 13, 17 eta 20an (Santo Tomás eguna kontuan hartu gabe). Egun horietan 7:30tatik 9:30tara eta 17:30etatik eta 19:30tara egingo dituzte grebak. Berriro ere, kaltetuenak UPV/EHU-ko ikasleak izango dira, astelehen eta ostegunetan autobus geltokietan ilarak eta kolak errepikatuko dira hilabete honetan.

Horrez gain, abenduaren 21ean 24 orduz (egun osoan) autobus linea guztietan egingo dute greba Pesalur eta Bilbobusekin batera. Greba hauek zergati bat dute noski. EMB eta Pesalur enpresekin egindako negoziazioak eten baitira hilabete honetan.



lunes, 26 de noviembre de 2018

Hezkuntzan 1.825 lanpostu eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak datorren urtean

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.825 lanpostu eskainiko ditu datorren urtean, hauek haur eta lehen hezkuntzakoak izango dira. Hala ere, baliteke lanpostu gehiago eskaintzea bigarren hezkuntzan eta batxilergoan. Deialdiaren aurkezpenean Hezkuntza Saileko ordezkariek esan dute "behin-behinekotasunari aurre egiteko" atera dutela. Euren asmoa da bitartekotasun tasa hamar puntu jaistea eta %17an uztea.
 Irungo Pio Baroja ikastetxea. Argazkia: Javier Garin Vergara.

Lau urtean egin den bosgarren lan eskaintza publikoa izango da hau. "Urtero LEP bat deitzeko hartu zuen konpromisoa betez, Hezkuntza Sailak nahitaezko deritzo enplegu deialdiak egiten jarraitzeari, Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko helburuz, egonkortasun horrek aldi berean sendoago bihurtuko baitu hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez", adierazi du Irekia Eusko Jaurlaritzak egindako atarian.  

 Hezkuntza Sailak jakinarazi du bosgarren deialdi honetan, araudiak baimentzen dituen lanpostu guztiak eskainiko dituztela. Orduan zehaztuko dituzte izena emateko epeak, proben egutegia eta haien ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak eta gainontzeko informazio guztia.

Nacho Carreterok, "Fariña y la libertad de expresion" izeneko hitzaldia eman du EHUn

Nacho Carretero, kazetari galiziarrak, "Fariña y la libertad de expersion" izena zuen hitzaldia eskainik eta eman zuen EHUn azaroaren 20an. Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio-Zientzien fakultateko auditorioan izan zen. Carretero, hain famatua den "Fariña" liburuaren idazlea da eta bere hitzaldiak arrakasta handia izan zuen, jende asko gerturatu baitzen eta. 

Argazkia: Kerman Santiago.

 "Fariña" liburuaren idazlea da Carretero. Bertan, Galiziako narkotrafikoa du hizpide. Antena 3 telebista kateak duela ez asko eskaini zuen aipatu liburua oinarri duen telesail arrakastatsua. Otsailean, aldiz, epaile batek lau hilabetez bahitu zuen liburua. "Fariña" liburua hitzaldiaren ardatz izango den arren, egileak ere "En el corredor de la muerte" liburu argitaratu berria izango du aipagai. Hain justu, heriotza zigorraren zain dagoen Pablo Ibar gazteari buruzko lan oparoa.

Carreterok bere liburuaren eta adierazpen askatasunaren inguruan hitz egin zuen Gizarte eta Komunikazio-Zientzien fakultateko auditorioan. Ikasle asko gerturatu ziren eta bertan argazkiak egin zituzten. Hitzaldia goizeko 11:30etan hasi zen eta Iñaki Lazkano, kazetaritza saileko irakasleak, egin zuen aurkezpena.

Bizkaibuseko langileen greba suspenditu egin da

EMB enpresaren langile gehienek bozketa orokor batean erabaki dute enpresaren azken proposamena onartzea eta haien hitzarmen kolektiboa ber...