Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.825 lanpostu eskainiko ditu datorren
urtean, hauek haur eta lehen hezkuntzakoak izango dira. Hala ere,
baliteke lanpostu gehiago eskaintzea bigarren hezkuntzan eta
batxilergoan. Deialdiaren aurkezpenean Hezkuntza Saileko ordezkariek
esan dute
"behin-behinekotasunari aurre egiteko" atera dutela. Euren asmoa da
bitartekotasun tasa hamar puntu jaistea eta %17an uztea.
Irungo Pio Baroja ikastetxea. Argazkia: Javier Garin Vergara.
Lau urtean egin den bosgarren lan eskaintza publikoa izango da hau.
"Urtero LEP bat deitzeko hartu zuen konpromisoa betez, Hezkuntza Sailak
nahitaezko deritzo enplegu deialdiak egiten jarraitzeari, Euskal
Hezkuntza Sistemako irakasleei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko
helburuz, egonkortasun horrek aldi berean sendoago bihurtuko baitu
hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez", adierazi du
Irekia Eusko Jaurlaritzak egindako atarian.
Hezkuntza
Sailak jakinarazi du bosgarren deialdi honetan, araudiak baimentzen
dituen lanpostu guztiak eskainiko dituztela. Orduan zehaztuko dituzte
izena emateko epeak, proben egutegia eta haien ezaugarriak, programazio
didaktikoa aurkezteko egunak eta gainontzeko informazio guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario