lunes, 26 de noviembre de 2018

Hezkuntzan 1.825 lanpostu eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak datorren urtean

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.825 lanpostu eskainiko ditu datorren urtean, hauek haur eta lehen hezkuntzakoak izango dira. Hala ere, baliteke lanpostu gehiago eskaintzea bigarren hezkuntzan eta batxilergoan. Deialdiaren aurkezpenean Hezkuntza Saileko ordezkariek esan dute "behin-behinekotasunari aurre egiteko" atera dutela. Euren asmoa da bitartekotasun tasa hamar puntu jaistea eta %17an uztea.
 Irungo Pio Baroja ikastetxea. Argazkia: Javier Garin Vergara.

Lau urtean egin den bosgarren lan eskaintza publikoa izango da hau. "Urtero LEP bat deitzeko hartu zuen konpromisoa betez, Hezkuntza Sailak nahitaezko deritzo enplegu deialdiak egiten jarraitzeari, Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzeko helburuz, egonkortasun horrek aldi berean sendoago bihurtuko baitu hezkuntza sistema, irakaskuntzaren kalitatean ere eraginez", adierazi du Irekia Eusko Jaurlaritzak egindako atarian.  

 Hezkuntza Sailak jakinarazi du bosgarren deialdi honetan, araudiak baimentzen dituen lanpostu guztiak eskainiko dituztela. Orduan zehaztuko dituzte izena emateko epeak, proben egutegia eta haien ezaugarriak, programazio didaktikoa aurkezteko egunak eta gainontzeko informazio guztia.

Nacho Carreterok, "Fariña y la libertad de expresion" izeneko hitzaldia eman du EHUn

Nacho Carretero, kazetari galiziarrak, "Fariña y la libertad de expersion" izena zuen hitzaldia eskainik eta eman zuen EHUn azaroaren 20an. Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio-Zientzien fakultateko auditorioan izan zen. Carretero, hain famatua den "Fariña" liburuaren idazlea da eta bere hitzaldiak arrakasta handia izan zuen, jende asko gerturatu baitzen eta. 

Argazkia: Kerman Santiago.

 "Fariña" liburuaren idazlea da Carretero. Bertan, Galiziako narkotrafikoa du hizpide. Antena 3 telebista kateak duela ez asko eskaini zuen aipatu liburua oinarri duen telesail arrakastatsua. Otsailean, aldiz, epaile batek lau hilabetez bahitu zuen liburua. "Fariña" liburua hitzaldiaren ardatz izango den arren, egileak ere "En el corredor de la muerte" liburu argitaratu berria izango du aipagai. Hain justu, heriotza zigorraren zain dagoen Pablo Ibar gazteari buruzko lan oparoa.

Carreterok bere liburuaren eta adierazpen askatasunaren inguruan hitz egin zuen Gizarte eta Komunikazio-Zientzien fakultateko auditorioan. Ikasle asko gerturatu ziren eta bertan argazkiak egin zituzten. Hitzaldia goizeko 11:30etan hasi zen eta Iñaki Lazkano, kazetaritza saileko irakasleak, egin zuen aurkezpena.

viernes, 23 de noviembre de 2018

Euskaraldia martxan da

145.000 ahobizi eta 51.000 belarriprest ari dira gaurtik aurrera Euskaraldian. Hirutik bi, emakumeak dira. Herri askotan arratsaldean eman diote hasiera ekimenari eta hark irauten duen bitartean izena emateko aukera egongo da ere. Euskaraldiak 11 egun iraungo ditu, gaur azaroaren 23an hasi da eta abenduaren 3ra arte iraungo du.
Argazkia: Euskaraldia

Denera, 196.000 lagunek izena eman dute Euskaraldian. %74k Ahobizi rola izango dute eta %26a belarriprest izango da. Gainera, hainbat herritan parte hartzeko aukera dago oraindik. Euskaraldian parte hartzen duten pertsonek txapa bat eramaten dute gainean (txapa horrek pertsona bat ahobizi edo belarriprest den ala ez jakiteko balio du).

Aipagarria da umeek ezin izan dutela parte hartu Euskaraldian, 16 urtetik gorako herritarrek bakarrik parte hartu dezakete eta. Hala ere, ikastetxe ugaritan haientzako txapa bereziak prestatu dituzte eurak ekimen honetan parte hartu dezaten ere. 

Hizkuntza ohiturak aldatzea da nagusiki Euskaraldiaren xedea. Euskara ulertu behintzat egin behar da parte hartzeko. Azken inkesta soziolinguistikoen arabera, euskal herritarren %45ek ulertu gutxienez egiten dute euskara. Bilbon, adibidez, nabaria da aurrerapausoa ulermenean. Erabileran nola nabarituko den ekinaldia, hori da askoren galdera orain, zenbaiten kasuan, belarribizi egiteraino.

martes, 20 de noviembre de 2018

Huawei P20, argazki dotoreak egiteko aukera

Huawei P20 telefonoa argira atera zen 2018ko martxoaren 27an, duela zazpi hilabete, Huawei P20 Pro telefonoarekin batera. Mugikor honen prezioa 549 eurokoa da, Media Mark dendetan. P20 telefonoak lau kolore ezberdin izan ditzazke: Beltza, urdina, arrosa eta morea.
Huawei P20 telefonoa. Argazkia: Huawei
Ezaugarriak:
Tamaina: 6'01 hazbete
Sistema eragilea: Android 8.1
Kamera/aurrekoa: 20 MPx / 24 MPx
Ram Memoria: 4 GB
Bateria: 3.400 mAh
Prozesadorea: Kirin 980 7 nanometro, GPU Mali -G76

Hemen uzten dizuegu GSMArena Oficial izeneko YouTube kanalak egindako bideoa. Hemen telefonoaren ezaugarriak sakonki azaldu egiten ditu. Zazpi minutuko bideoa da eta bideoan agertzen den neskak azalpena egiten du, fondoko musikarekin batera.


Beste bideo honetan Urban Tecno Youtuberrak Huawei P20 telefonoaren abantailak eta desbantailak azaldu egiten ditu.

sábado, 17 de noviembre de 2018

Bihar, azaroaren 18an, Irungo herri galdeketa ospatuko da

Gure Esku Dagok Irungo herri galdeketa azaroaren 18an ospatuko du. Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu zure herriarentzat? Hau izango da Hartu Hitza Elkarteak GED Herri Ekimenaren eskutik antolaturiko herri galdeketan irundar guztiei luzatuko dien galdera. Gaur egun, pil-pilean dagoen galdeketa izango da eta irundar guztiek beraien iritzia emateko aukera izango dute.
Irungo Udaletxearen argazkia. Argazkia: Irungo Udala

Irungo 14 auzoetan bozka lekuak egongo dira: Anakan, Arbesen, Behobian, Oinaurren, Erdigunean, Dunboan, Larreaundin, Vega de Eguzkian, Aldezaharran, Pinar-Anzaranen, San Miguelen, Santiagon eta Landetxan. Horrez gain, auzo guztietan sortu dira galdeketaren aldeko taldeak eta auzo guztietan prestatzen ari dira auzo bakoitzeko bozka lekuak. 300 boluntario pasatxo ari dira dena antolatzen azaroaren 18rako.

Galdeketa sinbolikoa da, ez da loteslea izango hala ere. Hala ere, hitza hartzeak duen garrantziarekin etorkizunari determinazioz begiratzen diote Irungo herritarrek. "Etorriko dira urrats berriak, ekarriko ditugu!" adierazi du Elena Berazadik, Irungo Hartu Hitza elkarteko kideak.

Herri galdeketaren data duela bederatzi hilabete jada adostu egin zen, otsailaren 18an zehatz mehatz. Irungo Hartu Hitza elkarteak Amaia Kultur Etxean ekitaldi bat antolatu zuen eta bertan herri galdeketaren data hori ofizializatu egin zuten.

Hartu hitza elkartea konbentziturik dago herri galdeketa honek bakarrik on egingo diola herriari. "On egingo dio erabakitzeko eskubidea gizarteratzen duelako, etorkizun politikoari buruz eztabaidatzeko aukera ematen digulako, norberaren iritzia ematea inportantea dela sentirazten digulako eta elkarbizitza erreztuko digulako. Eta hori egitera goaz azaroaren 18an Irunen egingo dugun herri galdeketarekin" adierazi du Elena Berazadik, gai honi bukaera emanez.

lunes, 12 de noviembre de 2018

Pablo Sapag-ek "Siria en perspectiva" izeneko itzaldia eman du EHUn

Pablo Sapag, Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea, berriki izan da EHUn. Sapag-ek "Siria en perspektiba" izeneko hitzaldia eman zuen azaroaren 9an EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Irakaslea Siriaren inguruan hitz egin zuen, haren sistema politikoaren, krisian eta izan diren gerren inguruan, zehatz mehatz.
Hitzaldiaren kartela. Argazkia: Telegram.

Sapag, Siriaren gatazka eta politikan aditua da eta gainera, haren senide batzuk estatu horretan jaio eta bizi ziren. Gainera, gerra korrespontsala izan zen 20 urtez eta gaur egun Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikertzen du. 

Hitzaldi hau EHUko administrazio eta zientzia politikoetako departamentuak antolatu egin zuen eta Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko 32.gelan eman zen, goizeko 11etan. Horrez gain, Sapag-ek gai berdinaren inguruko beste hitzaldi bat eman zuen arratsalde horretan bertan, Bilboko esperientzia geletan, Banco de España kalean kokatuta dagoena. Arratsaldeko 18etan hasi zen.

Bizkaibuseko langileen greba suspenditu egin da

EMB enpresaren langile gehienek bozketa orokor batean erabaki dute enpresaren azken proposamena onartzea eta haien hitzarmen kolektiboa ber...