Kronikoentzako erietxea izango da hau eta 72 ohe izango ditu. Datorren astean martxan jarriko dituzte zerbitzu batzuk
Eusko Jaurlaritzak 31 milioi euro inbertitu ditu kronikoentzako ireki berri den Eibarko ospitalean. 72 ohe izango ditu ospitale berri honek eta datorren astean martxan jarriko dituzte zerbitzu batzuk. Kronikoentzako erietxea izango da baina lehen arreta eta kanpoko kontsultak izango ditu ere.
Iñigo Urkullu Eibarreko ospitalearen irekieran.
Horrez gain, ospital honen irekiera ofizial honek Iñigo Urkullu lehendakariaren presentzia izan du. Euskal Autonomi Erkidegoko lehendakariak honako hau adierazi du: "Eusko Jaurlaritzak azken bi urteetan 131 milioi euroren inbertsioa egin du osasun azpiegituretan eta puntako ekipamenduetan. Osasun zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitate onekoan aurrerapauso bat ekarriko du erietxe berriak."
Ospitaleak 21.000 metro koadro ditu, eta eskualdeko zein inguruko herrietako 75.000 herritarrei emango die zerbitzua, datorren astelehenetik aurrera. Hala ere, ospitalizazioak ez dira datorren astean hasiko, beranduago hasiko dira. Urriaren 29an, martxan jarriko dituzte lehen mailako arreta eta buru osasunerako zerbitzua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario